Ekitaldi edo kongresu baterako programa sozial on bat sortzeak ekitaldiaren arrakasta eragin dezake, neurri handian. Puntu horretan, oso garrantzitsua da beste inon aurkitu ezin diren eta ekitaldi bakoitzari balio erantsia eta diferentziala emango dioten esperientzia bereziak bilatzea. Euskadik, MICE jomuga gisa, aukera ugari eskaintzen ditu ekitaldi baten osagarri diren jarduera sozial horiek diseinatzeko garaian, eta Hagoos-en adituak gara parte-hartzaileen artean sinergiak sortzen laguntzen duten programak diseinatzen. Gustuen eta ekitaldiaren tipologiaren araberako kultura-jarduerek, jarduera gastronomikoek, kirol-jarduerek eta abarrek, gainera, atseden hartzeko eta solasaldi, hitzaldi edo prestakuntzetan eskuratutako kontzeptuak bereganatzeko aukera ematen dute. Horren adibidea dugu Hagoos-ek Donostiako Basque Culinary Center-en egindako Turismo Gastronomikoaren Munduko I. Foroari lotuta diseinatutako programa soziala. Gero eta ohikoagoa da turismoa eta gastronomia lotzea. Hori dela eta, ekitaldi horretarako diseinatutako programa sozialak tradizioari eta gastronomiari lotuta dauden euskal kulturaren alderdiak helaraztea izan du helburu. Parte-hartzaileek itsas tradizioa (Zumaian eta Getarian), sagardoaren kultura, Ordiziako azoka, Idiazabal gaztaren lurra, pintxoen kultura eta abar ezagutzeko aukera izan zuten. Gure kultura gastronomikoaren adierazgarririk onenen inguruko planak. Halaber, topaketaren aurreko eta ondorengo egunetan Euskadi osoan zehar egiteko askotariko plan eta esperientzia turistikoak eskaini zizkien Hagoos-ek hiriko egonaldia luzatu nahi izan zuten parte-hartzaileei. Topaketa Basque Culinary Center-ek eta Turismoaren Mundu Erakundeak (TME) Basquetourren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren laguntzarekin egindako lanari eskeri egin zen.