Bidaia bat egiten duzunean, plazer handienetako bat tokiko gastronomiarekin gozatzea da. Herri baten eta bertako jendearen historiaz eta tradizioez hitz egiten duten zapore, kolore eta aromez inguratzean, bertako esentziarekin lotzen zara modu paregabe eta errepikaezin batean. Euskadik aukera ugari eskaintzen ditu bertako kultura gastronomikoa tabernetatik eta jatetxeetatik kanpo ezagutzeko. Esperientziak askoz dimentsio handiagoa hartzen du gaztagileak berak baserriko ateak irekitzen dizkizunean, Aizkorri mendiko artzain-bizitzaren zatitxo bat erakusten dizunean eta Idiazabal gazta bat artisau-erara nola egiten den erakusten dizunean. Jaki gozo hori inguruko azoka tradizionaletan saltzen da gero (Ordiziako azokan, adibidez). Baina esperientzia gastronomiko hori are hobea da euskal sukaldari batek elkarte gastronomiko batera edo bere jatetxera eramaten eta bertan lanean jartzen bazaitu eta bertako gazta horrekin plater tipiko gozo bat prestatzen erakusten badizu. Hagoos-en, tokiko eta sasoiko produktuak ardatz dituzten sukaldaritzako tailerrak eta ikastaroak eskaintzen ditugu, gure gastronomia sakonean erakusteko eta turistari Euskadiren eta bertako jendearen bihotzaren zatitxo bat etxera eramateko aukera emango dion sukaldaritza-esperientzia paregabe bat bizitzeko.