Euskadiko eta, batez ere, Gipuzkoako tokiko gastronomia aipatzen dugunean, ezin ditugu sagardotegiak ahaztu. Tradizionalak zein modernoak, kontzeptu berari jarraitzen diote denek: urtarriletik Aste Santura bitarteko aldian menu tradizional batez gozatzea, txotx! oihuarekin batera urteko sagardo-produkzioa kupeletik zuzenean dastatzen dugun aldi berean.
Sagardoa euskal kulturaren parte da, eta gure lurreko tradiziorik errotuenetako bat da. Honako proposamen hau egingo dizute sagardotegi orotan: kupeleko sagardoa, bakailao-tortilla, bakailaoa piperrekin, idi-txuletoia, gazta, intxaurrak eta irasagarra. Ezinbesteko esperientzia Gipuzkoara bisitan etortzen diren guztientzat.
Gainera, sagardotegi batzuetan bilera-gelak daude lanaldi bat “gipuzkoar erara” egin nahi dutenentzat, eta "team buildingeko" jarduera-proposamenak dituzte, Euskadiko tradizioak sakonean ezagutu ahal izateko.