Arrakasta-kasuak | 2019-2020
Premium turismoaren azterketa eta jomugako eskaintzaren egokitzapena
Donostia Turismoa
Aurrekariak: Donostiako turismo-elkarteak, 2017-2011 aldiko turismoaren gida-planari jarraikiz, produktu eta marketin turistikoko hainbat programa garatzeko erronka planteatu du. Produktu horien artean, Premium produktua dago.
Helburua: Premium turistei zuzendutako jomugako eskaintza lantzea, eta, horretarako, Donostia Turismoaren bazkide diren eta azpisektore guztiak ordezkatzen dituzten enpresekin lan egitea.
Proiektuaren norainokoa:
- Hirira bisitan etortzen diren turisten kontsumo-ohiturei eta portaerari buruzko azterketa.
- Berrikuntzaren sustapena produktu turistiko pertsonalizatuak eta balio erantsi handikoak sortzeko garaian.
- Hiriko baliabideen balioa agerian jartzea, Donostiak Premium turismo-jomuga gisa duen irudia sendotzeko.
- Interes komunak bilduko dituen lan eta elkarrizketa publiko-pribaturako gune bat sortzea.
Comments are closed