Arrakasta-kasuak | 2016ko apirila
Turismoari buruzko diagnostikoa eta ekintza-plana
Legazpiko Udala
Aurrekariak:
Legazpiko Udalak udalerriko turismoa bultzatu nahi du, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren baliabide naturala bisitariak erakartzeko elementu gisa baliatuta.
Udalerriaren turismo-ahalmenari buruzko azterlan batzuk badaude eta hainbat balio-proposamen egiten dira bertan, baina, arrazoiak arrazoi, ezin izan dira gauzatu.
Legazpiko Udalak, alkatea buru dela, egungo egoeraren neurriko plan bat aztertu eta garatzeko eskaera egin dio Hagoos turismoko kontsultoretza-enpresa eta tokiko bidaia-agentziari.
Helburua:
Kontsultoretza turistikoko proiektu berri horren helburua zen Legazpiko udalerria Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko irteera bihurtzea eta, horretarako, Burdin Haranak inguruko kultura-baliabide gisa eskaintzen duen ahalmen handia baliatzea .
Proiektuaren norainokoa:
Horretarako, diagnostiko bat eta ekintza-plan bat egin genituen, kultura-ondareari, ondare naturalari eta lurraldeko habitatari lotutako elementuen balioa agerian jartzeko eta Legazpiren irudia sendotzeko. Lana osatzeko, udalerrian turismoa bultzatzera eta dinamizatzera bideratutako ildo estrategiko batzuk biltzen zituen proposamen bat landu genuen, eta, horretarako, inguruko baliabide turistikoak eta bisitarien premiak eta portaera aztertu genituen.
Comments are closed