Lautada zabalak, mendi-ibiliak egiteko mendiguneak, haritz eta pagoen baso berdeak, itsaslabar ikusgarriak, padura oparoak eta hondartza ederrez eta arrantza-herriez osatutako kostaldea, barnealdeko herriak, bertako gastronomia aberatsa eta lurrari lotutako ohiturak ahaztu gabe.
Gune naturalak maite dituztenek gauza asko dituzte ezagutzeko Euskadin: fauna eta flora berreskuratzeko proiektu garrantzitsuak garatzen ari diren naturagune babestuak, biosferaren erreserba bat, bederatzi parke natural, Euskal Kostaldeko Geoparkea, biotopo babestuak eta 300 hegazti-espezie baino gehiago.
Euskadik esperientzia asko eta asko eskaintzen dizkie bisitariei bertako aberastasun naturala ezagutzeko eta harekin kontaktuan jartzeko. Magiaz betetako jomuga da, kobak, santutegiak, kondairak eta abar ezagutzeko aukera ematen duena.