-
Mahastizain baten larruan sartzea eta ardoa estilo tradizionalean egiteko prozesuan parte hartzea.
- Hagoos esperientziek Euskadiko tradizioa eta kultura transmititzen dute.
Hagoos-ek ardoaren eta mahats-bilketaren mundura hurbiltzen ditu turistak, partekatzeko lan bikain batekin. Esperientzia horretaz irailean eta urrian goza daiteke, inguru horretan mahatsa biltzen den garaian, alegia.
Bisitariek ehun urtetik gorako familia-tradizioa duen mahastizain baten larruan sartzeko aukera izango dute, ogibide horren sekretuak eta mahatsondoa lantzeko, mahatsa biltzeko eta Arabako Errioxako ardoa egiteko teknika tradizionalak bertatik bertara ezagutzeko.
Natura betean egiten den esperientzia da, eta zentzumen guztiak erabiliko ditugu hain lur aberats honetako flora eta fauna hurbilagotik ezagutzeko. Aldi berean, mahastiak zaintzen eta lantzen dituzten eta historiaz beteta dauden herri txiki batzuk ezagutuko ditugu, hala nola Guardia eta Samaniego.