Enpresa-bidaia, pizgarri edo ekitaldi bat antolatzeko, azterketa-lan handia egin behar da aldez aurretik. Xehetasun guztiak ongi ezagutzeko, hainbat alderdi aztertu behar dira, hala nola bezeroaren jarduera, taldearen edo helburuaren ezaugarri bereziak eta bidaiaren edo ekitaldiaren motibazioa. Era horretan, neurrira diseinatutako produktu baten pertsonalizazioan eta garapenean lan egin daiteke. Lekualdaketen kudeaketa bidaia baten arrakasta eragin dezaketen eta konplexutasun handia duten alderdietako bat da. Hori dela eta, oso garrantzitsua da erantzun bizkorra emateko gai izango diren eta bezeroen arretari garrantzi berezia emango dioten konfiantzazko laguntzaileen sare bat izatea. Euskadin diharduen DMC gisa lan egiteko, beharrezkoa da, jomugaren ezagutza zehatzaz gain, sormen-dosi handia eta enpresa-pizgarri edo enpresa-ekitaldi batean sortzen diren aldaketetara egokitzeko ahalmena. (argazkia: Talur Luxury Cars)