Euskadik oso ondare historiko-artistiko interesgarria du kultura maite dutenentzat: monumentu-multzoak, Erdi Aroko hiribilduak, meatze-esparruak eta gustu guztietarako museo ugari, euskal herriaren jatorria azaltzen dituztenak, lur hauen aberastasun naturala eta nabigazioaren historia ezagutzera ematen dutenak edota artista gazteen eta nazioartean ospe handia duten artisten obrara hurbilduko gaituztenak.
Lurralde osoan ageri den oso arkitektura-ondare bereizgarria izateaz gain, oso kultura-identitate sendoa duen lurraldea da Euskadi, eta gai izan da jai- eta kirol-tradizio askori, gastronomia aberatsari eta hizkuntza propioari —euskarari— eusteko. Kultura-ondare ukiezin hori euskal hiri eta herrietan urte osoan antolatzen diren kultura-ekitaldi eta herriko jai ugarietan geratzen da agerian.