Edozein ekitaldi motaren arrakastan edo porrotean eraginik handiena duten alderdietako bat gastronomia da, zalantzarik gabe, eta protagonismo handia du gaur egun. Hori dela eta, enpresek gero eta interes handiagoa agertzen dute alderdi horretan hobetzeko eta ekitaldiaren emaitza ona ziurtatzeaz gain parte-hartzaileak harrituta utziko dituzten joera berriak gaineratzeko.
Euskadin, asko dakigu gastronomiaz, eta alternatiba ugari ditugu. Hagoos-ek gainerakoetatik bereizten lagunduko dizuten askotariko esperientzia gastronomiko berritzaileak jarriko dizkizu eskura: sukaldaritza zuzenean eta gune berezietan, tokiko adituek gidatutako ardo-dastaketak, tokiko produktoreen eskutik platerak lantzeko prozesuetan eta dastaketetan parte hartzeko aukera, lehiaketa gastronomikoak eta abar. Hagoos-ekin arrakasta eta dibertsioa ziurtatuta daude!