Iruñea historia handiko hiria da, erromatarrek sortua eta Donejakue Bideak zeharkatzen duena. Gaur egun, hiri modernoa eta abegikorra da, jarduera-eskaintza zabalekoa. Besteak beste, ehunka urteko harresiak, galtzada-harrizko zoladura duten kaleak, parkeak, gastronomia, historia handiko monumentuak eta nazioartean ospetsuak diren Sanferminak (Hemingwayren inspirazio-iturri izan zirenak) eskaintzen ditu.
Alde Zaharrerako bisita (Gaztelu Plaza, Udaletxea, Erdi Aroko harresia eta Andre Mariaren katedrala ikusteko, besteak beste) nahitaezkoa da hiriko historia ezagutu eta pintxo-barrez gozatu nahi dutenentzat. Gainera, lasaitasuna, aire garbia arnastea eta aire zabalean paseatzea gustuko dutenentzat, Iruñeak parke ugari eta berdegune zabalak ditu, hala nola Ziudadela eta Gaztelugibeleko Parkea, Takonera eta Arga ibaiko pasealekua.