Bilbon edozein asteburutan egiteko plan bikain eta desberdin baten berri emango dizuegu
Bizikleta batzuetara igota, hiriko lekurik adierazgarrienak ezagutu ahal izango dituzue, eta, aldi berean, ongi pasatu eta ariketa pixka bat egingo duzue. Plan aproposa da urte osoan egiteko eta gure bidaideekin batera Bilbo beste era batean ezagutzeko.
Turismoa bizikletarekin egitea turismo aktiboko formula aberasgarri bat da, eta ingurumena errespetatzen duen garraio garbia sustatzen du. Turisten gustu eta premietara egokitutako hainbat ibilbide tematiko daude hirian egiteko. Egin turismo jasangarri bat, eta ongi pasa!