Atzo, urtarrilak 13, Iparraldeko eta Gipuzkoako turismoaren sektoreko enpresen arteko lehen topaketa egin zen, 2016ko Europako Hiriburutzaren esparruan. Euskadi eta Nafarroarako bidaiak antolatzen dituen Hagoos bidaia-agentziak Donostiako gertaera handi horren inguruan produktu turistikoak garatzea ahalbidetuko duten lankidetza-bideak aztertzeko helburuarekin hartu zuen parte ekitaldi horretan.
Topaketaren barruan, Hagoos hainbat enpresarekin bildu zen, eta, dagoeneko, hiriburutzak sustatzen dituen balioei lotutako esperientzien garapenean aurrera egiteko lankidetza sustatu nahi du haiekin. Horren bidez, Donostia 2016 kulturaren hiriburutzak mundu osotik erakarriko dituen bisitarien kopuru handia baliatu nahi izan du.
Ekitaldia aukera berria izan zen sormena eta berrikuntza nagusi diren proiektuekin mugaz gaindiko sinergiak sortzeko eta sustatzeko.