Hagoos turismoko kontsultoretza-enpresak haurrak dituzten familiei zuzendutako esperientzia bat diseinatu du Bilboats-entzat. Esperientzia itsasontzi batean Bilboko itsasadarrean zehar ibilbide entretenigarri bat egitean datza. Era horretan, haurrei hiriko historia helaraziko zaie era ludiko eta dibertigarri batean. Haurrek hiriko lekurik ezagunenak ezagutuko dituzte, hala nola Bizkaiko Zubia, Guggenheim museoa, San Mames… Halaber, hitz bat edo beste ikasiko dute euskaraz, eta, onenetan onena, benetako pirata sentituko dira altxor baten bila!
Hagoos-era jo aurretik, Bilboats-ek eskaintzen zuen bisita gidatu bat audiogidekin, baina ikasleentzat baino ez zen. Bisita berean haurrak zituzten familiak eta beste turista mota batzuk elkartzen zirenean, ordea, arazo bat sortzen zen. Izan ere, helduei zuzendutako audiogida erabili behar zuten, eta haurrak esperientziatik kanpo geratzen ziren. Bisita horiek familien premietara egokitzeko, Hagoos-ek entretenimendu-kit atsegingarri bat diseinatu du hainbat hizkuntzatan.
Zure bisita turistikoak haurrak dituzten familien premietara egokitzen laguntzea nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan.