- Negozio-bidaien, kongresuen eta pizgarrien merkatuko berritasunak aurkeztu ditu
- Halaber, Londresko WTM azokan parte hartuko du, Euskadik stand propioa izango duen lehen aldian
Hagoos-ek IBTM azokan aurkeztu du bere turismo-eskaintza. Azoka hori munduko garrantzitsuena da negozio-bidaien, kongresuen eta pizgarrien industriaren arloan, eta azaroaren 18tik 21era bitarte egin da, Bartzelonan. Bidaia-agentzia hartzailea Gipuzkoako ordezkari bakarra izan da jarduera horretan, eta bere produktuak mundu osoko enpresei aurkezteko helburuarekin hartu du parte.
Aurtengo edizioan, 150 herrialdeko 3.000 enpresak baino gehiagok hartu dute parte, eta, besteak beste, bidaia-agentziak, turismo-operadoreak, biltzar- eta konbentzio-zentroak, hotel-kateak, zerbitzu-enpresak eta nazioarteko ekitaldien antolatzaileak izan dira.
Hagoos-ek, halaber, Londresko World Travel Market (WTM) azokan hartu du parte. Azoka hori opor-turismoaren bigarren ekitaldirik garrantzitsuena da, eta azaroaren 3tik 6ra bitarte egin da. Hagoos-ek Basquetourren (Turismoaren Euskal Agentzia) erakusketari gisa aurkeztu du bere opor-turismoko eskaintza, Euskadik stand propioarekin parte hartu duen lehen aldian.
Turismoaren sektoreko nazioarteko bi azoka horiei esker, Hagoos-ek akordioak ezarri ahal izan ditu nazioarteko enpresekin. Izan ere, sektore hori gero eta interes handiagoa agertzen ari da euskal produktuetan.