Bosgarren urtez segidan, Hagoos-ek Berlinen 2018ko martxoaren 7tik 11ra bitarte egingo den turismoaren sektoreko nazioarteko ITB azokan hartuko du parte (Turespaña standa. 2.1 hall-a. 101 & 101a standa), Alemaniako bezero-sarea finkatzeko eta merkataritza-lotura berriak ezartzeko helburuarekin.
Hagoos-ek Euskadira hurbiltzen den Alemaniako merkatura zuzendutako produktu eta zerbitzu turistikoen katalogo berria aurkezteko baliatu du azoka. Izan ere, Alemaniako turismoak gora egin du Euskadin azken urteetan, eta nazioarteko hirugarren merkatua da dagoeneko, Frantziaren eta Erresuma Batuaren atzetik.
Alemaniatik iristen diren bezeroek city break-ak, gastronomia eta ardoak bilatzen dituzte nagusiki, baita kostaldeko udalerri eta lekuetan ibiltzea ere. Bezero horien asebetetze-maila % 90ekoa da, eta nazioarteko hirugarren merkatua dira Euskadin, Frantziaren eta Erresuma Batuaren atzetik.