Hagoos-ek bere berritasunak erakutsiko ditu Madrilen, urtarrilaren 28an eta otsailaren 1ean egingo den FITUR nazioarteko turismo-azokan.
Bidaia-agentzia hartzaileak Euskadin eta Nafarroan dihardu, eta MICE sektorera zuzendutako produktuen katalogo berria eta familia-turismoari lotutako berritasunak aurkeztuko ditu. Agentzia, nolanahi ere, sektore horretako liderra da diharduen eremuan.
Hainbat azterlanek agertzen duten testuinguruan, Estatuko zein nazioarteko turismoaren datuek markak hautsi dituzte Euskadin, eta bezeroak gero eta zorrotzagoak dira. Hagoos-ek nekazaritzako elikagaien sektoreari lotutako kalitateko produktu turistikoen espezializazio eta garapenaren aldeko apustua egin du, eta Donostia 2016 Europako hiriburutzaren eskaintzari eta balioei lotutako ildo bat garatu du.
Hagoos, beste euskal enpresa batzuekin batera, 9. pabiloian egongo da (standa: 9C06).