2017. urtean, Hagoos-en nazioarteko merkatuko salmentek % 50eko igoera izan dute Frantziari, Erresuma Batuari eta Alemaniari esker. Igoera horren ondorioz, Hagoos-ek ekitaldien eta pizgarrien turismoaren alde egindako apustuarekin jarraitu du, eta jomuga desberdinak bilatzen dituzten nazioarteko merkatu berrietara bideratu du bere merkataritza-estrategia.
Euskadik turismo-jomuga gisa eskaintzen duen naturaren, kultura-identitatearen eta tradizio gastronomikoaren bat-egitea bereziki baloratzen duten merkatuen artean, Eskandinaviako herrialdeetakoa, Belgikakoa eta Holandakoa azpimarra daitezke. Herrialde horiek bigarren maila batean uzten dituzte zenbait alderdi (klima, adibidez), eta horrek urteko hilabete guztietan bezero-fluxu bat izatea ahalbidetzen du. Bezero mota horien premiei erantzuteko, produktu eta zerbitzu turistiko espezializatuen lerro berri bat garatu du Hagoos-ek.