Hagoos-ek lehen aldiz parte hartu du Londresko World Travel Market (WTM) azokan, 2012ko azaroaren 5etik 8ra bitarte.
2012ko edizioan, Turismoaren Euskal Agentziaren (Basquetour) enpresa erakusketari gisa parte hartu du Hagoos-ek, Euskadi eta Espainiako iparraldea familia-turismorako prestatutako jomuga gisa erakusteko helburuarekin.
WTM azokan parte hartzea aukera aparta da Hagoos-entzat, Euskadin berritzailea den produktu turistiko bat aurkeztu baitu turismo-operadoreen munduko azokarik garrantzitsuenetako baten esparruan.
Eusko Jaurlaritzak komunikatu batean jakinarazi zuenez, Erresuma Batua euskal turismoaren atzerriko bigarren merkaturik garrantzitsuena da, eta 2011. urtean 71.767 turista britainiar kontabilizatu ziren Euskadiko hoteletan eta nekazaritza-turismoko establezimenduetan.