Laura Larriónek —Hagoos bidaia-agentzia hartzaile eta turismoko kontsultoretza-enpresaren sortzaileetako batek, alegia— Gipuzkoako turismoaren sektorearen errealitateari eta etorkizunean jomuga gisa izango ditugun erronkei buruzko mahai-inguru batean parte hartu du.
Joan den urriaren 9an Teledonostin eman zen “Gipuzkoa hoy” programak turismoaren arloko tokiko hainbat aditu eta Turismo eta Sustapen Ekonomikoko diputatu Imanol Lasa bildu zituen. Eztabaidak turismoari lotuta dauden eta Gipuzkoako herritarrak ere eraginpean hartzen eta kezkatzen dituzten alderdi batzuk izan zituen ardatz, hala nola masifikazioaren arazoa, turismoaren arloko politika jasangarriak gauzatzearen garrantzia eta gure eskualdean turistak hartzeko garaian tokiko esentziak eta kulturak duten balioa.
Itziar Altunak zuzendutako programa osorik ikusteko, egin klik HEMEN