- Ziurtagiriaren helburua da Euskadi familia-turismorako kalitateko jomuga gisa kokatzea.
- Bidaia bat egiten ari diren familiei kalitateko zerbitzuak eskaintzeko prestatuta dauden, baina bezero horientzako leku esklusibotzat hartzen ez diren enpresek egindako ahalegina aitortzen du.
- Bereizteko, berritzeko eta espezializatzeko aukera ematen du gero eta zorrotzagoa eta zatikatuagoa den sektore horretan.
Hagoos-ek Family Friendly by Hagoos zigilua jarri du abian, hots, turismoaren sektoreko zerbitzu-enpresei Euskadira familiarekin bidaiatzea erabakitzen dutenen premiei erantzutera bideratutako baliabideen eskaintzan oinarritutako kudeaketa-eredu bat aitortzen dien lehen kalitate-ziurtagiria.
Family Friendly by Hagoos zigiluaren bidez, enpresa ziurtatuek egungo eskaintza dibertsifikatzen eta osatzen dute, baina horrek ez du esan nahi haurrak dituzten familiei soilik zuzendutako aisialekuak direnik. Ziurtagiriaren bidez, egungo eskaintza egokitu daiteke erakargarria eta bidaiari mota orotarako (kasu honetan, familientzako) egokia izan dadin.