- Ekitaldia Basquetourrek antolatu zuen eta joan den maiatzaren 12an egin zen, Donostian. Bertan, Euskadik negozio-turismoko jomuga gisa bizi duen errealitatean sakondu zen.
- ATRAE elkarteko presidenteorde eta Hagoos-en sortzaile (Laura Larriónekin batera) Silvia Tellecheak sektore horren gakoei eta erronkei buruz eztabaidatu zen mahai-inguru batean parte hartu zuen.
Euskadin diharduen Hagoos DMCak euskal lurraldeko Pizgarrien I. Jardunaldian ("Let`s Mice Together") parte hartu zuen. Jardunaldia Basquetourrek antolatu zuen, eta joan den maiatzaren 12an egin zen, Donostian.
ATRAE (Euskadiko Turismo Agentzia Hartzaile Elkartuak) elkarteko presidenteorde eta Hagoos-en sortzaile (Laura Larriónekin batera) Silvia Tellecheak bere ikuspegia azaldu zuen, hizlari moduan, Euskadik pizgarrien turismoko jomuga gisa duen egoerari buruz eztabaidatu zen mahai-inguru batean. Halaber, turismoaren sektorearen barruan aliantzak sortzeak duen garrantzia azpimarratu zuen, ezinbesteko urratsa baita MICE produktu berritzaileago eta lehiakorrago bat sortu ahal izateko.
Ekitaldian, 3 euskal lurraldeak ordezkatzen zituzten hainbat agente turistikok hartu zuten parte, eta sektoreko hainbat aditu bildu ziren, Euskadik pizgarrien turismoko jomuga gisa dituen gako eta erronketan sakontzeko.
Basquetourrek antolatu duen mota horretako lehen topaketa izan da, eta, hitzaldiak ez ezik, sormen-tailerrak, co-workinga eta, zergatik ez, dibertsiorako tarteak izan dira.