- Gida berria Madrilgo FITUR azokan aurkeztu zen, eta Euskadi familia-turismoa hartzeko prestatuta dagoen jomuga gisa kokatzea du helburu.
Familia-turismoan espezializatuta dagoen Hagoos turismoko kontsultoretza-enpresak eta tokiko DMCak familiei zuzendutako lehen gida turistikoa garatu du Basquetourrekin batera. Gida berria Madrilen aurkeztu zen, FITUR azokan, eta Euskadi haurrak dituzten familiak hartzeko jomuga bikain gisa kokatzea du helburu.
Pasadizoen, jokoen eta oso hizkuntza hurbil baten bidez, “Euskadi familian” gidak era ludiko eta didaktikoan azaltzen ditu jomugako turismo-elementu erakargarriak, turismoaren segmentu horretarako baliagarria den informazioarekin. Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak adierazi zuenez, “Euskadik familia-turismoaren aldeko apustua egin du; izan ere, datuek erakusten dutenez, familian egiten diren bidaiak, bikotean egiten direnekin batera, ugarienak dira jomugaren eskariaren barruan”.
Hagoos familia-turismoan espezializatutako Euskadiko lehen bidaia-agentzia da, eta, bere turismo-kontsultoretzako arloaren bitartez, gida horren edukien garapenean parte hartu du. Era horretan, beste urrats bat egin du jomuga eta bertako baliabideak Euskadira haurrekin etortzen diren familiei zerbitzu hobea eskaintzera bideratzeko ahaleginean.
Jomugak, gainera, beste produktu turistiko berri batzuk izango ditu, hala nola ongizatea, golfa eta mitologia.