Hagoos-ek El Diario Vasco egunkariaren solasaldi digitaletan parte hartu du, eta bere esperientzia azaldu die Euskadi, Asturias, Kantabria eta Errioxako 1.000 ikasle ingururi, STARTinnova programaren barruan.
Laura Larrión eta Silvia Tellechea familia-turismoan espezializatutako lehen euskal bidaia-agentziaren sortzaileak dira, eta ekintzaile gisa izan duten bizipena azaldu diete Batxilergoko eta Lanbide Heziketako 16 eta 17 urteko ikasleei. E-learningeko plataforma horrek gazteengan ekintzailetza-espiritua sustatzea du helburu.