Negozio-turismoan eta MICEan (negozio-bidaiak, kongresuak, konbentzioak, pizgarriak eta ekitaldiak) espezializatuta dagoen Hagoos euskal agentziak aisia-programa bat antolatu du Tknikak (Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroa) Donostian hartzen dituen bisita komertzialetarako. Oraingo honetan, Holandako profesional talde batek kultura-bisita egin zuen hirian, eta bertako gastronomia ospetsuaz gozatu zuen.
Hagoos-ek esperientzia pertsonalizatuak eskaintzen ditu, eta, esperientzia horietan, garrantzi handia ematen zaio euskal kulturari. Gainera, proposamen original eta kreatiboen bidez, giza harremanak sustatu nahi ditu, negozioa hobetu eta handitu ahal izan dadin.