Gasteiz euskal hiribururik ezezagunena da, eta nazioarteko Biosphere Responsable Tourism ziurtagiria lortu du turismo-jomuga jasangarri gisa. Nortasun handiko hiria da, natura, gastronomia eta Erdi Aroko iragan zirraragarri bat bikain uztartzen dituena. Sei parke handiz osatutako Eraztun Berdeaz inguratuta dago. Parke horiek oinez edo bizikletaz zeharka daitezke, eta bertako urmaelez eta hegazti migratzaile mota askoren egonaldiaz gozatzeko aukera ematen dute.
Hiriko alde zaharra (Erdi Aroko Almendra) oso ongi kontserbatuta dago, eta historiaren isla zehatza da: XV. mendeko eraikinak, XI. mendeko harresi bat, zaintza-dorreak eta hainbat jauregi, arkitektura errenazentistaren adierazgarri. Bertako Andre Maria Zuriaren katedral gotikoa izen handiko idazleen inspirazio-iturri izan da (hala nola Ken Follett eta Toti Martínez de Lezearena), eta kale estuek (Aiztogile, Errementari, Pintore…) bertan egiten zen jarduera ekartzen dute gogora.
Gainera, bertako gastronomia landua eta Arabako Errioxarekiko eta bertako upategiekiko hurbiltasuna direla eta, turismo-interes handiko hiria da Gasteiz.