Euskadi eta Nafarroa ezagutzeko, bertako historian eta euskal mitologiari lotutako kondairetan sartu beharra dago. Horretarako, Donostia Urdaxekin eta Zugarramurdirekin (Sara eta Ainhoarekin batera mugaz haraindiko Xareta eskualdea osatzen duten herriekin, alegia) lotzen duten eta inguruko historia, gastronomia, tradizio mitologikoa eta folklorea ezagutzeko aukera ematen duten bidaiak eskaintzen ditu Hagoosek. Eta, hori guztia, misterioz inguratuta, esperientzia denontzat paregabea izan dadin.
Donostian, gastronomiaz gozatzeko eta hiriko historia ezagutzeko aukera izango dute bisitariek, Alde Zaharreko pintxo-ibilbide baten bidez. 16 Michelin izar dituen hirirako bisita bertako produktuak ardatz dituen sukaldaritza-tailer batekin amaituko da.
Zugarramurdin, benetako akelarre bat ikusi ahal izango duzu leizean, iluntzean. Erakustaldian, Infernuko errekarekin paralelo doan eta leizera iristen den bide ederrean zehar ibiliko dira bisitariak, eta sendabelar, errezeta eta araoen, euskal mitologia eta kondairen, sorginen jazarpenaren eta Zugarramurdiko ezbeharraren munduan sartuko dira. Txalapartaren oihartzunek zentzumenak askatzen dituzten bitartean, edabe magiko bat probatu eta akelarre batez gozatuko dute, kondairen arabera erritu horiek egiten ziren leku berean. Eta, hori guztia, umore-dosi batekin, ikuskizuna jende guztiarentzako egokia izan dadin.