Euskal kostaldea baliabide idilikoa da bisitatzen duen ororentzat: historiaz betetako arrantza-herriak, itsas produktuekin landutako gozamen gastronomikoak, berezitasun aparta duten gune naturalak eta abar. Zumaiako hondartzaren soiltasunarekin hasi eta Mutrikuko hiribilduaren edertasunarekin amaitzeraino, bazter guztiak dira erakargarriak lehen inpresioaren ondoren. Euskal kostaldea hobeto ezagutzeko ibilbide asko daude, hala nola Biarritzen, Donibane Lohizunen, Pasaian, Donostian, Getarian, Bermeon eta San Juan Gaztelugatxekoan.
Arrantzari lotutako iragana duten herrietan paseatzeko eta Kantauri Itsasoko paisaiez eta itsaslabarrez gozatzeko aukera ez ezik, Euskadik gure lurraren itsas historia eta itsas aberastasuna ezagutzeko askotariko esperientziak ere eskaintzen dizkie bisitariei. Kirolak gustuko dituztenentzat, kirol-jarduera asko egin daitezke euskal kostalde osoan: surfa, bela, arrantza jasangarria, paddle sup-a, arraunketa eta abar. Eskaintza hori osatzeko, honako hauek ditugu: altxor naturaletara bisita tematizatuak egiteko aukera (hala nola Urdaibaiko Erreserba Naturalera eta Zumaiako Flyschera), gure jendearen historia zabaltzen duten eta turismo arduratsuan hezten duten interpretazio-zentroak, museoak eta itsasontziak, eta kostalde osoan zehar egin daitezkeen ibilbideak, nabigazioaren historia bertako jendearen, gastronomiaren eta itsas biodibertsitatearen bitartez ezagutzeko.
Euskal kostaldea nahitaezko bisita da Euskadira hurbiltzen den eta itsasoari lotutako herri baten historia benetan ezagutu nahi duen bidaiari ororentzat.