Euskadin diharduen Hagoos turismoko kontsultoretza-enpresak Basquetourrekin dihardu datozen oporretan Euskadira etorriko diren familiei zuzendutako ongietorri- eta entretenimendu-pack bat diseinatzen eta lantzen. Ekintza hori, nolanahi ere, Euskadi haurrak dituzten familiak hartzeko prestatuta dagoen jomuga gisa kokatzeko Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen "Euskadi Familia Turismoa" proiektuaren barruan dago.
Harrera-opari hori turista mota horren premietara egokitzeko ahalegina egiten ari diren sektoreko euskal enpresa guztiei laguntzeko helburuarekin sortu da. Bidaiatzen diren familiek gehien baloratzen dituzten alderdien artean, instalazioen segurtasuna, haurren premietara egokitutako jarduera-programa, harrera-politika eta zerbitzu egokituak azpimarra daitezke.
Ekimen horri esker, eta "bete zure oporrak kolorez" lelopean, astialdiaz gozatzeko Euskadi aukeratzen duten familiek motxila bat jaso ahal izango dute, koloreztatzeko eta, ondoren, egonaldiaren barruan gunerik gogokoenean argazkia egiteko. Kanpaina sare sozialetan egiteko hashtagak honako hauek izango dira: #EuskadiATodoColor #EuskadiKolorezBetea #TurismoFamiliar #FamiliaTurismoa #ColourfulBasqueCountry #FamilyFriendlyTourism.
Basquetourren "Euskadi familia-turismoa" proiektua euskal lurralde osoan banatutako 178 enpresaz osatuta dago gaur egun (ostatuak, jatetxe-arloko enpresak eta zerbitzu turistikoen beste enpresa batzuk).
Hagoos-ek kontsultoretza turistikoa eskaintzen du, turismo arduratsu baten garapenarekin konprometitutako ikuspegi independente eta dinamiko batetik abiatuta.