Joan den otsailaren 26an, asteazkena, Euskadiko Familia Turismoaren bigarren bilera egin zen. Bilera Bilboko Itsasmuseumean egin zen. Hiru lurraldeetako turismo-enpresek hartu zuten parte, eta Euskadi Familia Turismoa klubaren baliabide eta ekintzen etengabeko hobekuntzan sakontzen jarraitu zuten. Jardunaldiari amaiera emateko, bisita gidatu berezi bat egin zen museora, eta, bertan, parte-hartzaileek familia-turismora bereziki zuzendutako eskaintza ezagutu ahal izan zuten zuzenean.
Hagoos-en Turismo Kontsultoretzako dibisioa Basquetour Turismoaren Euskal Agentziarako familia-turismoko laguntza teknikoaz arduratzen da.