Azokarik ezagunenak bisitatzea, benetako elkarte gastronomiko batera joatea, pintxoen tour ospetsuekin gozatzea, enologo adituekin uztartzeei eta dastaketei buruz ikastea, gustu guztietarako sukaldaritza-eskolak ematea… Askotariko sukaldaritza-esperientziak atzoko eta gaurko euskal sukaldaritzara hurbiltzeko eta parte hartzeko.
Azoka tradizionalak astero egiten dira zenbait herritan, eta sasoiko produktuak ekartzen dizkigute gure sukaldeetara. Azoka horiek bisitatzea gure gastronomiari buruz gehiago jakiteko modu bat da, zalantzarik gabe. Adibidez, 1512. urteaz geroztik, Ordiziako hiribilduan tokiko produktuen azoka egiten da asteazkenero. Larunbatetan, berriz, antzina Gipuzkoako hiriburua izan zen Tolosaren txanda izaten da. Bizkaiaren kasuan, Gernikan astelehenero egiten da, eta Bermeoko itsas herrian, berriz, arrain-azoka egiten da maiatzean.