Donostiako Gandarias jatetxea Espainian Family Friendly by Hagoos zigilua jaso duen lehena izan da. Turismoaren sektoreko enpresek haurrak dituzten familiak hartzeko behar bezala prestatzeko egindako ahalegina aitortzen du ziurtagiri horrek.
Urtarriletik aurrera, euskal sukaldaritza tradizionalaren erreferentzia den Donostiako jatetxe horretara hurbiltzen diren familiek hainbat zerbitzu berezi aurkituko dituzte, hala nola haurrentzako kalitateko menu bat, haurrek denbora pasatzeko kit bat, haur-aulki altuak jangelan, haurren aldalekua bainugelan, eta haurtxoentzako behin erabiltzeko adur-zapiak.
"Gandarias jatetxean, kalitatea eta zerbitzurik onena eskaini nahi diegu beti gure bezeroei (kasu honetan, haurrak dituzten familiei), jendea ongi senti dadin eta janariaz goza dezan nahi dugu" —azaldu du Felipek, establezimenduaren jabeak—. "Filosofia horrek zeliakoentzako menu bereziak eskaintzera, Donostian janariak etenik gabeko ordutegian eskaintzen dituen bakarrak izatera eta, orain, Family Friendly by Hagoos ziurtagiria jaso duen lehen jatetxea izatera eraman gaitu, besteak beste".
Familia-turismoa epe ertainera eta luzera ahalmenik handiena agertzen duen segmentua da turismoaren barruan. Testuinguru horretan, zigilu honi atxikitako enpresek abantaila esanguratsuak lortzen dituzte lehiakideekiko, gero eta zorrotzagoa eta zatikatuagoa den eskariari erantzuten baitio. Bezeroek hainbat eskaintzaren artean bereizteko zailtasunak dituztenean, ziurtagiri hori faktore erabakigarria izan daiteke azken erosketa-erabakian.
Family Friendly by Hagoos zigilua turismoaren sektoreko enpresei haurrak dituzten familien premiei erantzutera bideratutako baliabide eta zerbitzuen eskaintzan oinarritutako kudeaketa-eredu bat aitortzen dien Espainiako lehen kalitate-ziurtagiria da. Enpresa ziurtatuek egungo eskaintza dibertsifikatzen eta osatzen dute, baina horrek ez du esan nahi haurrak dituzten familiei soilik zuzendutako aisialekuak direnik. Zigiluaren helburua da gune batean bezero mota desberdinak egon ahal izatea eta jende guztiarentzako (kasu honetan, familientzako) kalitaterik handieneko zerbitzu bat eskaintzea.
Gandarias jatetxea Donostiako Alde Zaharraren erdi-erdian kokatuta dago, eta euskal sukaldaritza tradizionalean espezializatuta dago. Askotariko pintxoekin osatutako barra bat, haragiak, iberikoak eta arraina ardatz dituen karta bat eta Estatuko eta nazioarteko askotariko ardoak ditu. Jatetxearen bultzatzaileek (Jose Marik, Gregorik, Felipek eta Maribik) duela hilabete gutxi batzuk ospatu dute establezimenduaren hamargarren urteurrena, eta berritzeko eta bezeroei zerbitzurik onena eskaintzeko asmoarekin jarraitzen dute lanean.
Hagoos-i buruz:
Hagoos (www.hagoos.com) turismo-kontsultoretzako enpresa bat da, eta familia-turismoan espezializatuta dago. Ziurtagiri hori lortzeko moduari buruzko informazio gehiago lortzeko, jarri zuzenean harremanetan Hagoos-ekin (Tel.: 943 226466 / info@hagoos.com).
Horrez gain, Hagoos-ek online bidaia-agentzia handizkari eta txikizkari gisa dihardu (ENK: 2282), eta oporretarako jomuga gisa Euskadi eta Nafarroa aukeratzen dituzten eta haurrak dituzten familiei zuzendutako kalitateko bidaiak eta esperientziak eskaintzen ditu.