Caterwings multinazionalak landutako azterlan baten arabera, Donostiak 'Munduko jomuga gastronomikorik onena' titulua lortu du eta Tokioren eta New Yorken aurretik kokatu da.
Sailkapena egiteko, Ingalaterrako enpresa horrek hamar irizpide aplikatu ditu, eta turistentzat jateko onenak diren 100 hiriak konparatu ditu. Donostia lehen tokian ipini duen zerrenda hori osatzeko kontuan hartu diren faktoreen artean, produktuen kalitatea, askotariko eskaintza gastronomikoa, kritikarien iritziak eta aukera begetarianoak azpimarra daitezke. Beste aitzakiarik behar al duzu zure ekitaldia edo pizgarria Hagoos-ekin antolatzeko? Zain izango gaituzue!