Ametsetako hondartzak, etxe monumentalak, mendi ikusgarriez inguratutako baserriak eta askotariko kultura- eta gastronomia-eskaintza handia. Donostia munduko hiririk ederrenetako bat dela esan ohi da. Munduko turismo-jomugarik onena aukeratu dute behin baino gehiagotan hainbat saritan, hala nola Ipar Amerikako Condé Nast Traveler aldizkari ospetsuak urtean behin antolatzen duen Readers' Choice Awards izenekoan.
Hirian, nazioartean ospe handia duten kultura-jaialdi ugari egiten dira, hala nola uztailean egiten den Jazzaldia eta irailean egiten den Nazioarteko Zinemaldia. Gainera, kirol-ekitaldi handiak daude, hala nola urtero 30.000 parte-hartzaile baino gehiago biltzen dituen Behobia-Donostia lasterketa eta Zurich Maratoia. Horregatik, arrazoiak arrazoi, jende askok bisitatzen du Donostian urte osoan.
Gastronomia gustuko dutenek nekez berdindu daitekeen eskaintza aurkituko dute, ahozuri guztiak pozik uzteko moduko zapore, aroma eta testurekin: 16 Michelin izar, tabernetako barrak apaintzen dituzten pintxo gozoak, elkarte gastronomikoak, feriak, azokak eta sagardotegiak.
Eta, hori guztia, ingurune natural paregabe batean