Hagoos zure tokiko event plannerra da, eta zure ekitaldi korporatiboa kudeatzeko prozesu osoaz arduratzen da: diseinua, plangintza, antolaketa, kontratazioa eta koordinazioa. Horretarako, irudiaren, komunikazioaren, marketinaren, publizitatearen, produkzio eta antolaketaren, laguntzako langileen eta Idazkaritza Teknikoaren arloko laguntzaile-sarerik onenaren laguntza dugu jomugan.
Enpresaren urteurrena, zuzendaritza-taldearen bilera bat gune berezi batean, produktu berri baten merkaturatzea, ate irekien jardunaldi bat edo erakundearen urteko batzarra; zure kasua edozein dela ere, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan, prozesu osoan lagundu ahal izan diezazugun, ekitaldiaren aurreko lanarekin hasi eta ekitaldiaren ondorengo lanarekin amaitzeraino.