Biarritz euskal kostaldean kokatuta dago, Donostiatik 25 km-ra, eta Frantziako lekurik dotoreenetako bat da, atseden-egun batzuk igarotzeko aproposa. Oso hondartza ospetsuak ditu, eta surfaren meka da zaleentzat, nazioarteko txapelketa garrantzitsuak egiten baitira bertan. Halaber, golfa eta talasoterapia gustuko dutenentzat, Biarritz jomuga aproposa izango da, oporretarako ez ezik, enpresa-pizgarrirako ere bai. Biarritzen, Hotel du Palais izenekoa, Udal Kasinoa, itsasargia, Ama Birjinaren arroka, Txokolatearen Museoa eta Itsas Museoa – Aquariuma nahitaezko geldialdiak dira. Bisitari amaiera bikaina emateko, oso gastronomia aberatsa eskaintzen du. Handik oso hurbil, Donibane Lohizune, Hendaia eta Baiona daude.