Hagoos-ek (Basquetourren familia-turismoaren produktu-arlorako laguntza teknikoak) Turismoaren lehen Mahaia antolatu du, eta Mahaia urriaren 23an eratu da, Donostian. Lehen bilera Aquariumean egin da, eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako «Euskadi Familia Turismoa» produktu-klubaren barruan aktiboki diharduten enpresa eta erakundeen parte-hartze publiko-pribatua izan du.
Mahai horren helburuak honako hauek dira: sektoreko harreman publiko-pribatua finkatzea, enpresek eta baliabideek familia-turismoaren arloan dituzten kezkak zuzenean ezagutzea, eta Euskadi segmentu horretan erreferentzia izango den jomuga gisa kokatzea. «Euskadi Familia Turismoa» produktu-klubak dagoeneko 160 enpresa baino gehiago ditu lurralde osoan, eta, datozen urteei begira, Euskadi jomugarako arlo estrategiko gisa finkatu da.