Hagoos-ek Gipuzkoa barrutik ezagutzera gonbidatu nahi zaituzte: "Azoken ibilbidea" landa-bizitzaren eta Tolosaldeko eta Goierriko (Gipuzkoa) azokarik ospetsu eta tradizionalenen bitartez euskal tradizioan eta euskal kulturan murgiltzeko aukera bat da.
Tokiko produktoreen azoka nagusiak bisitatuko ditugu Tolosan (larunbatetan) eta Ordizian (asteazkenetan). Inguruko nekazari eta abeltzainek garaiko produkturik onenekin iristen dira bertara, eta gure lurrak ematen duen onena eskaintzen dute.
Nork ez du Idiazabal gaztaren berri? Idiazabal Gaztaren Museoa bisitatuko dugu, artzainek antzina gazta nola egiten zuten eta gaur egun nola egiten den jakiteko. Gainera, dastatzeko aukera izango duzue, zeuen iritzia izan dezazuen! Museoa bisitatu ondoren, Iztueta baserrira eramango zaituztegu; Lazkaomendin dagoen esne-behien abeltzaintza-ustiategi bat da. Animaliak ikusteaz gain, bisitariak behiak jetzi ahal izango ditu, eta produktuak esne osasungarri eta naturalarekin egiteko prozesua nolakoa den ikasiko du.
Eta euskal tradizioan eta euskal kulturan egindako abentura horri amaiera emateko, ba al dago sagardotegi batera joatea baino modu hoberik? Goierrin dagoen Zerain herri txikian, sagardotegi polit batera joango gara, eta ohiko menua dastatuko dugu bertan.
Antzinako euskal ogibideak ikasteko eta naturaren erdian ongi pasatzeko bidaia.