Gustatuko al litzaizuke Euskadiren bihotza eta bertako gastronomia ezagutzea? Hagoos-ek ezagutzeko aukera eskainiko dizu asteazkenero, Gipuzkoako probintziaren barnealdean dagoen Goierri eskualderako bisita antolatuen bidez.
Beren tradizioei eutsi eta jarraitu dieten biztanleak dituen eskualde moderno baten adibide bikaina da Goierri. Horren adibide garbia dugu Ordiziako azoka, astean behin egiten den Euskadiko azokarik garrantzitsuena. 500 urtetik gorako historia du, 1512. urteaz geroztik egiten baita asteazkenero. Azoka horretan, bisitariak lurreko produktu freskoak eta garaikoak eskuratu ahal izango ditu. Ordizian, azokaz gain, D’elikatuz museoa bisitatuko du. Bertan, eskualde txiki, menditsu eta berde horri buruz gehiago ikasteko aukera izango da.
Goizerdi aldera, Idiazabalera joango gara, hots, Euskal Herriko Idiazabal gazta tipikoari izena ematen dion herrira. Bertan, gaztandegi bat bisitatuko dugu, eta artzainak bere bizi-estiloa eta gure lurreko produktu gozo eta ezagun hori lantzeko prozesua azalduko dizkigu. Jardunaldia Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroan amaituko da. Bertan, bisitariek tokiko hainbat produktu dastatu ahal izango dituzte.
Zure iritzia idatzi