Gipuzkoako Elola baserriari buruz hitz egin nahi dugu gaurkoan. Zelai berdeez eta ehun urtetik gorako basoez inguratuta dago, eta, bertan, Euskal Txerri arrazako txerriak era guztiz naturalean hazten dira. Arraza hori Euskal Herrikoen artean gaur egun geratzen den bakarra da. 54 hektareatan, txerriak, ardiak, behiak eta ahuntzak bazkatzen dira. Benetako plazera zentzumenetarako.
Euskal Txerri arrazako txerriek hanka motzak, belarri luze eta eroriak eta orban beltz batzuk (muturrean eta atzealdean) dituzte. Aske bizi dira eta era naturalean elikatzen dira pago-ezkur edo haritz-ezkurrekin, gaztainekin, hurrekin eta basoko belarrarekin.
Hagoos-ek baserri polit hori ezagutzera eramango zaituzte, eta jabeek txerriak hazteko duten filosofia azalduko dizuete. Abeltzainen beren eskutik, gehiago jakingo dugu animalien bizi-ziklo naturala errespetatzen den ingurune horretan biodibertsitatea eta basoberritzea defendatzearen garrantziari eta antzinako tekniken bidez lantzen diren bertako produktuak heltzeko aldiei buruz.
Baserriaren inguruko belardietan ibiliko gara, istorio handiak ezagutuko ditugu, eta bisitaren amaieran askari edo hamaiketako zoragarria dastatuko dugu Euskal Txerri produktuekin.
Hagoos-en, bisitariak tokiko nekazari eta abeltzainen eskutik euskal tradizioetara, kulturara eta gastronomiara hurbiltzeko asmoarekin lan egiten dugu.