Imajinatu haurrekin bidaia bat egingo duzula, ongi zaindutako diseinua duen eta leku pribilegiatu batean dagoen villa ikusgarri eta abegitsu bat duzuela zain jakinik, amets batean bezala.
Hendaiako Villa Ohantcea izenekoa altxor handia da, eta Family Friendly by Hagoos ziurtagiria duten ostatuen zerrendan sartu zaigu. Lorategi pribatua eta esklusiboa du, lasaitzeko, jolasteko eta barbakoak egiteko eremuekin. Naturaz eta lasaitasunaz gozatzeko diseinatuta dago. Haur-aulki altuak, ohe-hesiak eta haurrekin bidaiatzen duenarentzat pentsatutako zerbitzu ugari ditu.
Edertasun paregabeko ingurune batean kokatuta dago, hondartzatik minutu gutxi batzuetara, eta bertan ostatu hartuz gero, Hendaia edo Donibane Lohizune herriak —besteak beste— edota euskal lurraldearen edertasuna ezagutu daiteke.
Aukera egokia familian edo taldean bidaiatzeko. Aproposa udarako zein negurako. Villa Ohantcea oporretako ostatuaren kontzeptu berri bat da, non funtzionaltasuna eta sinpletasuna gustu onarekin uztartzen diren, bizitzak energiaz eta baikortasunez beteta egin dezan bidea. Leku aproposa oporretan indarberritzeko!