Joan den larunbatean, “Hezkuntza eta haurtzaroa. Ikasteko eta ongi pasatzeko eguna” jardunaldia egin zen Donostian, eta hirian hezkuntzari eta haurtzaroari buruz egin den lehen jardunaldia izan da. Haurrekin joan ziren familia askok eta hezkuntza-arloko profesional askok hartu zuten parte, eta Hagoos-en agentzia izan zen bertan. Jardunaldia Loreka enpresak antolatu zuen eta CEMEI eraikinean egin zen. Bertaratu zirenek oso balorazio positiboa egin zuten, eta gai hori lantzeko ekimen bat sortu izanagatik pozik zeudela adierazi zuten.
Hainbat adituk —hala nola “Padres formados” (Guraso prestatuak) proiektua koordinatzen duen Leticia Garcés pedagogoak eta Alaitz Gajate haur-psikologoak— haurraren bizitzaren lehen urteetan emozioen inguruan heztearen garrantziari buruz duten ikuspegia azaldu zuten, eta gako eta gomendio batzuk eman zizkieten bertaratu ziren guraso eta profesionalei.
Jardunaldian, hainbat kontzeptu izan ziren nagusi (afektibitatea, lotura, jokoa, ikaskuntza-esperientziak eta abar), eta familian gozatzeko dibertsioa eta haurrentzako sorpresa ugari izan ziren. Bertaratu ziren familiek, gainera, haurrekin zerikusia duten hiriko hainbat dendak eskaini zituzten deskontu eta abantailak baliatu zituzten “Lorekaren lagunak” denda-galerian. Bertan, gure laguna Muxugorri eta Hagoos izan ginen, aurtengo udan Donostian egiteko jardueren katalogo berria aurkezten. Jarduera horien artean, familian egiteko dastaketak eta tailer gastronomikoak, Donostiako bisita gidatua jokoekin edota Bilbo kickbikean zeharkatzeko kultura-ibilbidea aipa daitezke.
Eta jardunaldi horri amaiera emateko, txokolatea eta bizkotxoak eskaini ziren, eta Hagoos-ek lau lagunentzako esperientzia baten zozketa egin zuen (Hondarribiko Hiruzta upategian txakolinaren sekretuak ezagutzeko egun baten zozketa, alegia).
Donostia, 2013/06/10