Gure kultura gastronomikoa erakusteko neurriko bidaiak diseinatzen ditugu. Besteak beste, landa-inguruneetako azokarik tradizionalenak eta Donostian edo Bilbon pintxoak jateko kultura ezagutzeko aukera eskaintzen dugu, baita sukaldari ospetsuekin (hala nola Pedro Subijanarekin edo Martin Berasategirekin) VIP esperientziak bizitzeko aukera ere. Proposamen enogastronomikoen aukera zabala eskaintzen diegu gure bezeroei euskal geografia osoan zehar. Sagardoa, txakolina, Idiazabal gazta edo Arabako Errioxako edo Nafarroako jatorri-deiturako ardoa euskal kultura herrikoiaren parte dira. Hagoos-en, kultura hori bertako herritarrak bazinete bezala ezagutzea proposatzen dizuegu.