Euskal enpresa askok eskaini nahi dituzte bisita komertzialak osatzeko aisia-jarduerak, loturak estutzeko eta egonaldiak dirauen aldian esperientzia hobetzeko helburuarekin. Eta haietako gehienei ideiak agortu egiten zaizkie Euskadiko anfitrioi gisa jokatzeko garaian.
Hagoos-en, aisia eta lana konbina ditzaketen programa turistikoak diseinatzen ditugu. Antolatzen ditugun bisita gidatu profesionaletan eta diseinatzen ditugun aisia-esperientzia osagarrietan, oso garrantzitsua da tokiko euskal kultura (tailer gastronomikoak, naturako jarduerak, kirol-jarduerak eta abar).
Gainera, enpresei laguntzen diegu ekitaldiak diseinatu eta kudeatzen, eta hornitzaileak eta zerbitzuak aukeratzeko aholkularitza eskaintzen diegu.
Euskal enpresentzat hain estimatua den zerbitzu horren erakusgarri dugu Tknikak (Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Zentroak) Donostian hartzen dituen bisita komertzialetarako antolatzen dugun aisia-programa. Oraingo honetan, Holandako profesional talde batek kultura-bisita egin zuen hirian, eta bertako gastronomia ospetsuaz gozatu zuen.