Donostian kokatutako Hagoos DMCak estilo handiko pintxo-ibilbide bat diseinatu du María de León moda eta bidaietako blogari ospetsuarentzat. De Viajes, Lifestyle & Experiences aldizkariak Maríak Donostian eta inguruetan izan dituen bizipen eta inpresioei buruzko erreportaje osatu bat eskaintzen du ekaineko zenbakian. Mariak adierazi duenez, bidaiak “esentzia, sustraiak eta klase handia biltzen ditu”.
Modako zaporea duen eta Dress&Shop-en irudi-aholkularitzari esker burutu ahal izan den bidaia honetan, Donostiako Gandarias eta Portaletas jatetxeak, Tolosako TOPIC zentroa eta azoka eta Euskal Kostaldeko Geoparkea dira protagonistak.
Hagoos bidaia-agentzia aditua da Donostian eta Euskadi osoan, eta programa guztiz pertsonalizatuak lantzen ditu bere bezeroentzat. Programa horiek eskualdea benetan eta beste modu batean ezagutu nahi duten bidaiarien premiak betetzen dituzte.
Artikulua osorik irakurtzeko, egin klik hemen: