Hagoos-ek joan den azaroaren 21ean eta 22an egin zen III. Sagardo Forumean parte hartu zuen, Orona Ideo enpresaren Hernaniko instalazioetan. Hagoos-eko kontsultore eta produktu-arduradun Nekane Igarriz Estatuko eta nazioarteko profesionalekin egindako programa bateko hizlaria izan zen, eta sagardoari eta sagardotegiek haurrak dituzten familiei zuzendutako turismo-baliabide gisa duten balioari buruz duen ikuspegia azaldu zuen.
Familia-turismoak ahalmen handia du enogastronomiaren esparruan, eta itzulkin ekonomiko handia du. Errealitate horretatik abiatuta, Igarrizek honako lan-ardatz nagusi hauek planteatu zituen sagardotegietarako: turismo-eskaintza eta esperientzia familietara egokitzea, sormena produktuaren garapenean eta bezero mota horien arretan, lankidetza esperientzien diseinu eta merkaturatzean, eta komunikazio eraginkorra. Dagoeneko hainbat sagardotegik egin dute bat «Euskadi Familia Turismoa» proiektuarekin. Proiektua Hagoos-ek garatu du, Basquetourrek familia-turismoaren arloan ematen duen laguntza teknikoaren esparruan.