Arrakasta-kasuak | 2018-2019
ADEGIrako zerbitzu turistiko berria
Bisita komertzialetarako eta ekitaldi korporatiboetarako laguntza
Aurrekariak:
ADEGIko kide diren enpresek denbora eta baliabide asko erabiltzen dituzte urtean zehar bisita komertzialak antolatzeko. Kasu gehienetan, ordea, mugatuta daude topaketa horiek programatzeko garaian, ez baitituzte ezagutzen jomugak eskaintzen dituen askotariko aukerak.
Hori dela eta, enpresatik hurbil dagoen jatetxe batean egiten den laneko bazkari edo afari sinple batekin edota kreatiboak ez diren ekitaldi korporatiboekin amaitzen dira bezeroen bisitak. Errealitate horrek kanpoan uzten ditu Gipuzkoak eta Euskadik eskain ditzaketen aisia-aukera eta turismo-esperientzia guztiak.
Helburua:
ADEGIko enpresei laguntzeko zerbitzu berri bat garatzea bisita komertzialen eta ekitaldien antolaketa hobetzeko, esperientzia optimizatuz eta loturak sendotuz.
Proiektuaren norainokoa:
Zerbitzuen hornitzaileak aukeratzeko, programa turistikoak diseinatzeko eta zerbitzu turistikoak behar dituzten ekitaldi korporatiboak kudeatzeko aholkularitza-zerbitzu bat sortzea eta abian jartzea.
Horrela, beraz, programak honako hauek ahalbidetzen dizkie enpresei:
- Zerbitzuaren profesionalizazioa
- Baliabideen optimizazioa, ahaleginak core businness-era bideratuta.
- Ingurune hurbilean aberastasuna sortzeko eta jasangarritasuna sustatzeko laguntza.
Comments are closed