MICE merkatuan aditua den Euskadiko Hagoos DMCak Donostian ekainaren 28tik 30era bitarte egindako Iberian Mice Forum foroaren XX. edizioaren antolaketan lagundu du. Ekitaldia Europako merkatura bideratuta dago, eta hainbat herrialdetako 40 hosted buyer (ekitaldi, pizgarri eta kongresuen antolatzaileak) bildu ditu. Herrialdeen artean, Britainia Handia, Frantzia, Alemania, Benelux eta Eskandinavia azpimarra daitezke. Hagoos-ek askotariko programa sozial bat diseinatu du topaketa horretarako, eta bertaratuek zuzenean ezagutu ahal izan dituzte Donostiak MICE merkaturako eskaintzen dituen baliabide nagusietako batzuk.
Hagoos DMCan, tokiko adituak garen heinean, pizgarri-bidaiak, ekitaldi korporatiboak eta team building jardunaldiak diseinatzen ditugu, eta sormena eta desberdintzea dugu helburu beti. Gure bezeroekin lankidetzan dihardugu proiektu bakoitzean ezarritako helburuak lortzeko. Talde-lanerako gaitasuna eta enpresa batekoa izatearen sentimendua sustatzen duten jarduera originalak eta guztiz pertsonalizatuak antolatzen ditugu (outdoor zein indoor), eta, aldi berean, ongi pasatu eta euskal lurrarekin eta kulturarekin bat egiten dugu.
Laguntza behar al duzu zure hurrengo enpresa-ekitaldirako? Gustatuko al litzaizuke Donostian egitea? Jarri gurekin harremanetan!