Hagoos-ek Iruñean otsailaren 22an eta 23an egingo den Turismo Gastronomikoko Nazioarteko I. Biltzarrean parte hartuko du, bidaia-agentzia gonbidatu gisa.
Ekitaldia esparru egokia izango da turismo gastronomikoko aditu nagusiek mundu osoko turismo gastronomikoaren egungo egoerari, etorkizunari eta erronkei buruz eztabaidatzeko, baita Nafarroako kultura gastronomikoa sustatzeko ere.
Euskadin eta Nafarroan diharduen Hagoos DMCak esperientzia handia du taldeentzako eta pizgarrietarako programa gastronomikoak garatzen. Halaber, B2B ekitaldian hartuko du parte, azokan dauden jomuga gastronomikoetako ordezkariekin. Era horretan, bere produktu gastronomikoaren eskaintza zabaldu nahi du Nafarroan, bezero-sarearen aurreikuspenak betetzen dituen jomuga horretan salmentak sendotzeko. Izan ere, bezero gehienak atzerritarrak dira, oso gustuko dute gastronomia ona, eta kulturarekiko interesa agertzen dute. Gainera, Iruñearen eta Frankfurten arteko aire-konexio berriak erraztu egiten du Europako merkatura zuzendutako programak sortzeko aukera.
Nafarroako gastronomiak nortasuna eta tradizioaren eta sukaldaritza berriaren arteko oreka bikaina eskaintzen du, eta horrek, kalitateko lehengaiekin batera, merezitako ospea eman dio nazioartean. Biltzarra Navartur azokaren esparruan egingo da. Iruñean ikusi arte!