Euskadin eta Nafarroan diharduen Hagoos turismo-agentzia hartzaileak Euskadi Gastronomika zigilua lortu du. Turismoa sustatzeko bereizgarri hori Basquetourrek ematen du, turismo enogastronomikoa sustatzeko helburuarekin.
Ildo horretan, Hagoos-ek euskal lurraldeko kultura gastronomikoa ezagutaraztera bideratutako turismo-proposamenak garatzen egindako lana saritu dute. Bidaia-agentziak lankidetzan dihardu Lur-Lan elkartearekin (Euskal Baserritarren Elkartearekin, alegia), eta, horri esker, sinergiak sor ditzake turistei zuzendutako produktu gastronomikoak garatzeko garaian, hala nola tailerrak, tokiko produktuen dastaketak, inguruko produktoreei bisita egitea tokiko bizimodua eta ohiturak zuzenean ezagutzeko eta abar.
Halaber, MICE dibisioan, gastronomiarekin zerikusia duten eta sukaldaritzarik abangoardistena eta euskal sukaldaritzaren proposamenik tradizionalenak konbinatzen dituzten ekitaldi bereziak diseinatzen ditu Hagoos-ek.
Euskadi Gastronomika euskal hiriburu eta eskualdeek osatutako Euskadiko Produktu Turistiko Gastronomikoaren Klubaren marka da, eta lurraldearen bereizgarritasun eta kalitate gastronomikoan oinarritutako produktu turistiko bat sortzea du xede. Ekimen horren bidez, Euskadik esparru enogastronomikoan duen posizionamendua finkatu, gastronomiaren motibazioarekin bisitari kopuru handiagoa erakarri eta kudeaketa turistikoaren alderdi guztiak optimizatu nahi dira.